Argazkiak.org-etik Sustatura

Argazkiak.org zerbitzuak 2008. urtetik 2015. urtera funtzionatu izan du, baina 2015ean migratu egin dugu argazki-artxiboa eta funtzionalitate sorta Sustatura.

9.000 mila argazki, bakoitza tamaina desberdinetan, zeuden hemen gordeta, eta ez dira desagertu. Inork inon itsaste-kodearen bitartez jarrita bazituen, han jarraituko dute.

Era berean, argazki zaharren kokapen URL-ek funtzionatzen jarraitzen dute. www.argazkiak.org/photo/ondarroa130716 helbidean klikatu (2013ko argazki bat dago bertan), eta Sustatuko kokapen berri batera eramango zaitu estekak.

Erabiltzaileei dagokienez, denok duzue aukera zerbitzua Sustatun erabiltzen jarraitzeko. Berez, www.argazkiak.org/urlia erabiltzailea bazinen zu, Sustatun sustatu.eus/arg_urlia zara. Zeu bazara Urlia eta erabiltzaile horren kontrola hartu nahi baduzu Sustatun, idatzi sustatu a-bildua sustatu.com postontzira.

Sustatun erabiltzaile bat badaukazu, edo sortzen baduzu bat, edukia kargatzeko orduan ikusiko duzu aukera duzula argazkiak igotzeko: hain zuzen ere, Argazkiak.org-en 2015 arte erabilitako funtzio berberekin igo ahal izango dituzu irudiak Sustatura, etiketak eman antolatzeko, tamaina desberdinak izan, itsaste-kode errazak...